Kulixka 16 metroko eslora duen yatea da eta bere kubierta zein branka zabalean, gehienez ere, joan daitezkeen hamar bideaiariek leku ederra daukate behaketa eroso eta esklusiboez disfrutatzeko, pilaketarik gabe.
Patroiak eta gidariak etenik gabe miatuko dute itsasoa hegazti, zetazeo zein arrain sardek sortu dezaketeen ziprinztin bila, baita bidaiariei azalpenak ematen eta edozein zalantza argitzen ere.
Kantauriko itsas-fauna, bereziki hegaztiak eta zetazeoak behatzeko irteera. 20 itsas-milia barneratzen gara itsasoan arrantza kala tradizionalak igaro eta plataforma kontinentala gaindituz Cap-Bretongo arroileraino zetazeo handien bila: zere arruntak eta zifioak, balea mokodunak, besteak beste.
Bidaia osoan zehar hegaztiez gozatzeko aukera egoten da; kaioak, antxetak, zangak, gabaiak, marikak baita ekaitz-txoriak ere. Abagune paregabea eskainiko dizkigute argazkigintzarako zein euren haizea eta olatuen arteko eboluzioen behaketa zuzenaz gozatzeko.
Itsasoan barrena joango gara ilunabarra beste ikuspuntu batetik behatzeko aukera izan dezazun. Hondartzaren ostean, eguna agurtu, itsasoan eguzki-sartzearen ikuskizunaz gozatuz; iluntze erromantiko ahaztezinak, “izpi berde” mitikoa ikusiko ote den irrikaz.
Hegaluze preziatua arrantzatzeko aukera. Kulixkak kainaberak, karrete bereziak, malutak, eskuz egindako berezko amuak eta behar den tresneria guztia ipiniko ditu. Horrez gain, patroiaren eta marinelaren trebezia eta eskarmentuak bidelagun izango dituzu, arrantza oparoa izan dadin.
Bizi hegaluzearen arrantzaren emozioa, teinkadaren zirrara eta eraman etxera atun zati eder batzuk!
Familia edo lagunarteko giroan disfrutatzeko irteera aproposak, Lekeitio beste ikuspuntu batetik dastatzeko.
Askotariko irteerak egin daitezke, inguruko bazterrak ezagutzeko: Garraitz uharteko kobazulo eta haitzak “Islako Surtziluak”, “Kasparren Zaldija”, “Prailiaren Burua”… Ogellako kala, Otoioko labarrak, Santa Katalinako itsas-argiaren azpitik igaro edo Karraspioko badiaz gozatu.
Aukera paregabea Kulixka yate klasikoan olatuak zamalkatzeko eta kresalaren usaina arnasteko.
Nahi izanez gero, norberaren gustura egokitutako txangoak egiteko aukera dago; Asier Mendieta patroiarekin harermanetan jarri eta berak lagunduko dizu ibilbidea diseinatzen: Elantxobeko portura hamaiketakoa egitera joan eta bueltan Ogellako kalan bainua hartu, baita Mutriku edo Getariara ere… Aukerak askotarikoak dira.
Prezioa, txangoaren iraupenaren arabera adostuko da.